XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaiko Zaldi-Mando Txapelketa

Andra Mariko Probalekuak Bizkaiko Zaldi-Mando Txapelketa hartuko du larunbat honetan, urtarrilak 24, Berangoko Torrekolanda Herri Kirol Taldeak antolatuta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen laguntzarekin.

Sei partaide izango dira guztira txapelketa honetan parte hartzen dutenak.

Bermeok hiru ordezkari izango ditu: Kanon Jatetxea, Zulai Agirre eta Kanon; Aulestitik Juan Martiartu dator, Berangoko ordezkaria Gotzon Rubio izango da eta, azkenik, Gernikatik etorritako Ramon Lauzirika.

Antolatzaileek hala erabakita hauen ordezkoa Berangoko Cervecera Santanako zaldi-mandoa izango da.

Bizkaiko Txapelketa hau hortaz, ihardunaldi bakar batean jokatuko da eta bi saiotan banatuko da.

Lehenbizikoa arratsaldeko 17,00tan hasiko da eta gaueko 22,00tan egingo da bigarrena.

Etorrera ona espero dute antolatzaileek ikusleen aldetik eta ziurrenera ere, beste askotan gertatu ohi den bezela, giro beroa bizi izango da oraingoan ere Andra Mariko Kiroldegian.